Maiatzaren 17ko Gipuzkoako Hitzan duzue irakurgai Talde Eragileko bi kideri eginiko elkarrizketa. Bertan, gainetik bada ere, gure sorrera nazio eraikuntzarekin lotuta dagoela nabarmentzen da eta baita belaunaldi desberdinetako kideok elkarlanean ari garela utopia zirudien kapitalismoaren alternatiba egingarria dela erakusten. Labore erpin askotako proiektu estrategikoa da eta gure helburuak lortzeko tresnetako bat Oiartzunen kokatutako denda den arren, Labore denda bat baino askoz gehiago da!