Urriaren 20an Hernanin izan ginen Udalbiltzak antolatutako Burujabetzak jardunaldietan. Bertan, Elikadura, Zaintza, Hezkuntza eta Lana izan genituen hizpide. Lehenengo zatian alor bakoitzaren diagnosia egin zuten hainbat adituk eta bigarren zatian berriz, talde txikitan banatu ginen alor bakoitzean lanean ari garenok. Gu elikaduraz aritu ginen Udalbiltzako kide, zinegotzi, nekazari, abeltzain, kontsumo kooperatibetako beste kide, elikadura mahaietako teknikari eta lehenengo sektoreko sindikatuko kideekin batera.
Bertaratutako Euskal Herriaren luze zabaleko eragileen artean nazio eraikuntzan ezinbestean kontutan izan beharreko gakoak eta estrategia zedarritu genituen. Saretzeko eta elkar ezagutzeko egun aberasgarria izan zen! Nork bere txikitasunetik helburu handinahiak erdiesteko ekarpenak egin genituen. Eraiki dezagun behetik gora gure herria!! Milesker gonbitagatik!!