Abian dugu bertako brokoliaren denboraldia. Arantzatik ekarri digu Mikelek. Osasunari dagokionez oso propietate aberatsak ditu beraz, baliatu aukera eta saiatu maiz jaten.
Brokoliaren propietateak hain dira bikainak, Munduko Osasunaren Erakundeak (OME) maiz kontsumitzea gomendatzen duela, superelikagai honek C bitamina, azido foliko eta A bitamina kopuru handiak ditu, kaltzioa, potasioa, selenioa, fosforoa, magnesioa eta burdina bezalako mineralen iturri handi bat da, baita antioxidatzaile eta zuntz kopuru handia ere.
Osasunari dagokionez, minbiziaren aurka eragin demostratua du eta honako ezaugarri hauek ere baditu:
- Hezurrak sendo mantentzen ditu
- Anemiaren aurka egokia
- Gibelaren osasunarako egokia eta organismoa desintoxikatzen laguntzen du
- Kolesterol txarrari aurre egiten dio
- Muskuluen endekapena prebenitzen du
- Digestio-sistemari laguntza
Datorren astetik aurrera errezeta desberdinak proposatuko dizkizuegu.