facebook instagram youtube
  • Bordaxarreko zaporedun jogurt berriak

    Bordaxar baserriko lagunek zaporedun jogurt berriak ekarri dizkigute. Melokotoidunak izan du arrakasta gehien dendarion artean baina marrubizkoa ere goxoa da. Hazten dituzten behi motei esker A2A2 proteina daramaten esnekiak elaboratzea lortzen dute, liseritzeko errazagoak direnak. Jogurt berri hauek egiteko fruta ekologikoa darabilte. Animatu dastatzera!!