facebook instagram youtube
  • Bertako garagardo artisau berriak

    Irungo Mikelek Pagoaldean elaboratutako garagardo artisau berriak jaso ditugu. Hiru mota dituzue aukeran: IPA, Tostatua eta Horia. Ekia, Oreka eta Edabe; bakoitzak bere doinu, kolore, zapore eta istorioa du. Guztiak glutenik gabekoak direnez, liseritzeko errazagoak dira baina kontatu digunez ohiko garagardoen osagai berberekin ekoitzi ditu, soilik glutena desagarrerazten duen entzima bat gehituta. Aurtengo BeVeggie azokan egon da eta arrakasta handia izan du, guk ere dastatu ditugu eta bikainak dira. Probatzera animatzen zaituztegu!