Aurtengo Otazuriko ahabi ekologikoen denboraldi bete-betean gaude. Ezkurrako familia-lurretan ekoizten dituzte Laura eta Iñaki hernaniarrek. Gutako askorentzat fruta kuttuna da, egia esan, zaporez ez du parekorik!! Astero bitan ekartzen dizkigute. Laster Aiako Paorra baserrikoak ere jasotzen hasiko gara. Udan gaudelaren beste iragarle bat dugu honakoa.
