Barazki fermentatuen eskaintza zabaltzen ari gara, momentuz bi gehiago dituzue aukeran: lonbarda, erremolatxa eta sagarduna batetik, eta, bestetik, aza, porru eta kombu algaduna. Pasteurizatu gabeak dira eta probiotiko ugari dituzte, elikadura osasuntsu eta jasangarri baterako oso elikagai interesgarriak. Modu artisauean eginak dira hurbileko barazki ekologikoak erabiliz lehengai gisa. Zuen elikaduran barazki fermentatuak txertatzera animatzen zaituztegu!