Bizkaian Petek elaboratutako baratxuri beltza salgai jarri dugu eta baita baratxuri txuri eta beltz xehetuaren nahasketa ere, gure platerei pizgarria emateko aproposa.
Petek 20 urte daramatza agroekologiaren munduan, baratzea lantzeaz gain, oraingoan baratxuri beltzaren inguruko proiektu hau abian jarri berri du eta bere ametsa agroekologia, elikadura eta osasuna uztartuko dituen baserri-eskola sortzea dela kontatu digu.
Badakizu baratxuri beltz ale bat egunero jatea gomendatzen dela? Propietate antioxidatzaile, eta antiinflamatorioak ditu eta bihotza babesteko eta odoleko azukre-maila erregulatzeko lagungarria da. Zaporez gozoa da, animatu probatzera!!

