facebook instagram youtube
  • Zergatik ez da jasangarria gaur-egungo elikadura-sistema?

    Giza jarduerek lurreko sistemaren egonkortasunerako eta gizarteriaren eta gainerako izaki bizidunen ongizaterako segurutzat hartzen diren mugetatik haratago eramaten dute ingurumena.

    Gaur egungo elikadura-sistema ez da jasangarria, hauekin lotuta baitago:

    • Ingurumenaren kutsadura eta degradazioa: atmosfera, lurra, akuiferoak, ibaiak eta itsasoak kutsatzen ditu, berotegi-efektua eragiten duten gasak, produktu kimiko toxikoak eta plastiko hondakin (ontziak) ugari sortzen ditugu.
      • Babesik gabeko populazioaren eskubideak urratzea: laborantza lurrak bereganatzeak eta empresa handiek lehengaien salerosketen monopolioak, kalte larria egiten die populazio ahulenei.
      • Larrialdi klimatikoa: berotegi-efektuko gas asko isurtzen dira, deforestazioa, lurzoruen degradazioa, uraren erabilera eta kutsadura handia, etab. Izan ere, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak, neurri handi batean, elikadura-sistemaren mende daude, eta horrek guztizko emisioen %26-a baino gehiago sortzen du.
      • Hondakinak: janari-hondakintzat hartzen dira giza kontsumorako diren elikagaiak, irensteko egoera egokian daudenak, ekoizpen edo hornidura-katetik erretiratzen direnak, lehen mailako ekoizpenean, eraldaketan, fabrikazioan, garraioan, biltegiratzean, banaketan eta azken kontsumoan baztertuak direnak. Mundu mailan, ekoizten den guztiaren herena alferrik galtzen da. Europako Batasunean, 88 milioi tona elikagai galtzen dira urtero.
      • Pertsonen osasuna: obesitatea sustatzen duen eta osasunari kalte larria egiten dioten giroak sustatzen ditu, fruta eta barazki dieta apalak, animalia-jatorrizko elikagai gehiegi eta elikagai ultraprozesatu gehiegi dituztenak, honako hauek aberatsak, osasungarriak ez diren gantzetan, gatzean eta azukreetan.

      NOLA HONDATZEN ETA GALTZEN DIRA ELIKAGAIAK?

      Janaria ez da alferrik galtzen soilik jaten ez dugunean, egoera txarrean dagoela uste dugulako, edo, besterik gabe, jan behar dugun kantitatea ondo ez kalkulatu izanagatik. Arrazoi asko daude elikagai bat kontsumitu gabe botatzeko, hala nola, lehen mailako ekoizpenean, eraldaketan, fabrikazioan, garraioan, biltegiratzean, banaketan eta azken kontsumoan baztertuak direnak ere barne sartzen dira.

      Ekonomikoki pobreak diren herrialdeetan, elikagaien galeraren %40-a, uzta eta prozesatze aldietan gertatzen dela kalkulatzen da. Herrialde industrializatuetan, ordea, galeraren %40 txikizkako azken kontsumitzailean gertatzen da.

      ELIKAGAIAK ALFERRIK EZ GALTZEKO AHOLKUAK

      Segi aholku hauei, eta seguru aprobetxatu janaria

      Berrikusi hozkailua:

      • Elikagai gordinak eta prestatuak, ontzi itxien barruan babestu, denbora gehiago iraun dezaten. 
      • Hozkailuaren tenperatura 4ºC-tan edo gutxiagotan mantendu, tenperatura horretan, mikroorganismoak oso mantso hazten dira.
      • Izoztu edozein elikagai berehala kontsumitu ezin baduzu.
      • Hozkailua gehiegi ez kargatu, utzi hutsuneak ontzien artean, gordetako elikagaietan hotza berehala irits dadin
      • Jaki bakoitza bere tokian gorde behar da: atean edariak, mermeladak, saltsak, arrautzak, txokolatea… Alderik hotzenean, haragia, arraina eta itsaskiak gorde. Beste apaletan jogurrak, gazta, prestatutako eta ontziratutako elikagaiak, kontserbak eta erdi-kontserbak. Beheko kaxetan, fruta eta barazkiak.

      Erosketa planifikatu:

      • Menua planifikatu, egiaztatu zer duzun eta egin zerrenda bat falta zaizunarekin erostera joan aurretik.
      • Erosi elikagai bakoitzaren kantitate nahikoa.
      • Hozkailuan, elikagai gordinak eta egosiak leku desberdinetan gorde, batak bestea ez kutsatu dadin.
      • Egiaztatu hozkailuan gorde dituzun elikagaiak egoera onean daudela.
      • Erostean, begiratu eskaintzak eta alderatu produktuak. Irakurri etiketak eta begiratu kontsumo data. Lehendabizi, erosi hotzak ez diren produktuak, ondoren freskoak eta azkenik izoztuak, horrela, elikagaiak hotz handia galdu gabe ailegatuko dira etxera.

      Iraungitze datak lagungarriak dira elikagaiak alferrik ez galtzeko:

      Elikagaiak markatzeko datek zure hozkailua eta jakitokia hobeto kudeatzen lagunduko dizute, janari-hondarrak saihesteko. Iraungitze eta kontsumo-lehenetsiko sarrera bat daukagu laboren, gai hau hobeto lantzen duena:

      Soberakinak aprobetxatu

      • Prestatu janari-kantitate egokia.
      • Janaria sobratzen bada, saiatu hurrengo egunean aprobetxatzen, izozten edo beste plater batzuk prestatzen (entsaladak, pasta, kremak, kroketak…).
      • Jatetxera joan eta janaria sobratzen bazaizu, eraman ezazu.
      • Janaria lantokira eramaten baduzu, gogoratu hozkailuan eduki eta higiene-baldintza egokietan kontsumitu.

      Higiene-aholkuak

      • Soberan prestatutako janariak ontzi garbietan gorde, eta hozkailuan sartu hurrengo egunean jan behar badituzu, edo izozkailuan gerorako badira.
      • Gorde hondarrak behar bezala kontsumi ditzakezun errazioetan
      • Soberako elikagaiak ez utzi bi ordutik gora giro-tenperaturan.

      Jatetxeko elikagaiak etxera eraman

      Elikagaiak aprobetxatzea da elikagaiak alferrik ez galtzeko moduetako bat. Jatetxean, errazioa eskatzeko orduan, hobe da beti pixka batekin hastea, eta gosez gelditzen bazarete, osatu eskaera.

      Hala ere, jakiak platerean uzten badituzue, etxera eraman hurrengo egunean aprobetxatu ahal izateko.

      ZE ELIKAGAI BOTATZEN DITUGU ZABORRETARA GURE ETXEETAN?

      10 etxetik 8k zaborretara botatzen dituzte elikagaiak (prozesatu gabeak), egoera onean ez daudelako. Frutak, barazkiak eta ogi freskoa dira gehien baztertutako elikagaiak, hondakinen bolumenaren % 48,1.

      Produktua prestatu ondoren, hondakin gutxiago sortzen da. Hala, 10 etxetik 3k botatzen dituzte zaborretara prestatzen dituzten errezeten zati bat, eta gehiago dira hozkailutik zuzenean alferrik galtzen direnak mahaian ez kontsumitzeagatik alferrik galtzen direnak baino.

      INFORMAZIO ITURRIAK

      ·https://canalsalut.gencat.cat/ca/vida-saludable/alimentacio/sostenible/ – ZERGAITIK EZ DA JASANGARRIA GAUR-EGUNGO ELIKADURA-SISTEMA?

      ·https://acsa.gencat.cat/es/detall/article/Consells-per-evitar-el-malbaratament-alimentari#las-fechas-te-ayudan-a-no-desperdiciar-alimentos – ELIKAGAIAK ALFERRIK EZ GALTZEKO AHOLKUAK

      ·https://consumoresponsable.org/desperdicioalimentario/datos – ¿ZE ELIKAGAI BOTATZEN DITUGU ZABORRETARA GURE ETXEETAN?