facebook instagram youtube
  • Gauza bera al dira iraungitze-data eta kontsumo lehenetsia?

    Gai honek nahasmen handia sortzen du kontsumitzaileengan erosketak egiterako orduan eta argi izan behar dugu ez dela gauza bera.

    Kontsumo lehenetsiaren datak elikagaiak aurreikusitako kalitatea noiz arte kontserbatzen duen adierazten du. Data horretatik aurrera, produktuak ezaugarri batzuk gal ditzake (usaina, testura edo zaporea), baina kontsumitzea oraindik segurua da.

    Data hori, behar bezala kontserbatuz gero, hondatzen ez diren elikagaietan aurki dezakegu, hala nola: elikagai izoztuetan, elikagai lehorretan (pasta eta arroza), kontserbak, olioa, txokolatea, etab.

    Iraungitze-datak, ordea, produktuak modu seguruan noiz arte kontsumitu daitekeen adierazten du. Hortik aurrera, produktua ez da kontsumitu behar, egoera txarrean, hondatuta edo bakteria patogenoak izateko arriskua dagoelako.

    Datu hori elikagai galkorretan aurkitzen dugu, hau da, bizitza laburra eta erraz hondatzen diren elikagaietan, besteak beste: arrain freskoa, oilaskoa, etab.