facebook instagram youtube
  • Zer da glutena?

    Glutena zerealetan dagoen proteina bat da, hala nola, garia, garagarra, zekalea, trikalea (zekale eta gariaren nahasketa) eta espeltan.

    Pertsona batzuetan, glutenak erantzun immunitarioa eragiten du. Horrek, heste-mehearen inflamazioa sortzen du eta hesteetako iletxoak kaltetzen ditu, eta horren ondorioz, nutrienteak ezin dira behar bezala xurgatu.

    Glutenak hainbat patologia eragin ditzake:

    • Eritasun Zeliakoa
    • Gariarekiko alergia
    • Glutenarekiko sentikortasun ez zeliakoa (intolerantzia)

    Zein zereal edo pseudozerealek ez dute glutenik?

    • Gari beltzak
    • Kinoak
    • Artatxikiak
    • Arrozak