Glutena zerealetan dagoen proteina bat da, hala nola, garia, garagarra, zekalea, trikalea (zekale eta gariaren nahasketa) eta espeltan.
Pertsona batzuetan, glutenak erantzun immunitarioa eragiten du. Horrek, heste-mehearen inflamazioa sortzen du eta hesteetako iletxoak kaltetzen ditu, eta horren ondorioz, nutrienteak ezin dira behar bezala xurgatu.
Glutenak hainbat patologia eragin ditzake:
- Eritasun Zeliakoa
- Gariarekiko alergia
- Glutenarekiko sentikortasun ez zeliakoa (intolerantzia)
Zein zereal edo pseudozerealek ez dute glutenik?
- Gari beltzak
- Kinoak
- Artatxikiak
- Arrozak