Bizitza garesti dagoen honetan, munduko txoko ugaritan (baita gurean ere) elikagai eskasia pairatzen dutela kontutan hartuz eta naturaren baliabideak mugatuak direla ahaztu gabe, garrantzitsua iruditzen zaigu denok ahalegina egitea etxean sortzen zaizkigun elikagaien soberakinak murrizteko.
Gaur egun, elikagaiak alferrik galtzea arazo handia da. Eragin negatiboa du elikagaien segurtasunean eta elikaduran, berotegi- efektua eragiten duten gasen emisioen gorakadan, ingurumenaren kutsaduran eta ekosistema naturalen degradazioan. Gainera, elikagaien ekoizpenean erabiltzen diren baliabideak xahutzen ditu.
Mundu mailako arazoa izan arren, denok gure hondar alea jarriko bagenu, gauzak bestelakoak lirateke, ez duzu uste? Hona hemen egunerokorako aholku praktiko batzuk:
*Hemen ikus dezakezu zein den iraungitze-dataren eta kontsumo-data lehenetsiaren arteko aldea.
*Biltegiratzeari dagokionez, aldiz, kontutan izan honakoa: