Seguruenik noizbait entzungo zenukeen antinutrienteen inguruan zer o zer; eta hala ez bada, hobe! Aurreiritzi asko aurreztuko dituzu. Dena dela, gaurkoan antinutrienteak zer diren eta azalduko dugu ez direla kaltegarriak (izenak kontrakoa badio ere)!
Hala, galdera ohiko batzuk erantzuten joango gara:
Zer dira antinutrienteak?
- Antinutrienteak konposatu naturalak dira, landare jatorriko hainbat elikagaitan aurkitzen direnak. Ezaugarri amankomun gisa, mantenugairen (burdina, kaltzioa, zinka…) xurgapena murrizteko gaitasuna daukate.
Non aurkitu ditzakegu?
- Landare jatorriko jakietan batez ere. Lekaleak, zerealak, haziak, fruitu lehorrak…
Zein motakoak izan daitezke?
- Taninoak, fitatoak, oxalatoa, glukosinolatoak, lektinak… dira talde nagusiak.
Kaltegarriak dira?
- Ez. Kantitate ikaragarri altuetan jan ezean, edota gaixotasun espezifikorik eduki ezean, ez dira arriskutsuak. Are gehiago, antioxidatzaile eta antiinflamatorio gisa jardun dezakete.
Nola jakin dezaket antinutriente gehiegi jaten ari naizen?
- Lekale gordinak, edo ziazerba gordina kiloka jaten duzu? Ez, ezta? Ba orduan lasai. Gure elikadura ohiturei jarraituz, ez daukagu antinutriente gaindosi bat pairatzeko arriskurik. Begetariano eta beganoek ezta.
Orduan, zergatik deitzen zaie antinutrienteak?
- Lehen aipatu dugun bezala, nutrienteen absortzioa gutxitzeko ahalmena daukatelako. Hau da nutriente hauen “kontra” jarduten dutelako.
Jakien antinutriente kopurua gutxitu dezaket?
- Bai! Are gehiago, jakin ez arren antinutriente kopurua gutxitzen duzu. Izan ere, bezperatik uretan uzterakoan oxalatoen %80a eta lektinen %90a ekiditen dira.
Anemia daukat, ziazerba eta zerba ez jateko esan didate. Zilegi da? Zein da gomendio horren funtsa?
- Azido oxalikoan ugariak dira. Eta hauek nabarmen gutxitzen dute burdinaren absortzioa.
Eta lagun batek hipotiroidismoa daukanez, brokolia eta aza ez jateko esan diote. Zergatik?
- Ba jaki hauek boziogenoak direlako. Hau da, glukosinolatoak dauzkate eta iodoaren absortzioa zaildu dezakete.
Labir esanda, patologia zehatzik eduki ezean, ez ginatezke antinutriente hauen beldur izan beharko, onurak kalteak baino gehiago baitira. Izan ere, antinutrienteen gauzarik arriskutsuena izena da… beldurra ematen du eta badirudi kaltegarriak direla. Eta ez da horrela!
Beraz, animatzen zaituztegu antinutriente hauengatik beldurra gal dezazuen.


