facebook instagram youtube
  • Artisau turroi eta polboroiak

    Udazken giroa atzean utzi eta neguan sartzen hasiak garen honetan, Eguberriak ere pixkanaka hurbiltzen ari zaizkigunez, gaurkoan Eguzkileirek aurtengo turroi eta polboroi ekologikoen lehen aleak ekarri dizkigu. Urtero bezala, espeltazko polboroiez gain, honako turroi hauen artean aukeratu ahal izango duzue: gogorra, biguna, txokolate eta arroz handituduna, frutazkoa, arrautz gorringozkoa eta esnegain eta intxaurduna.

    Beste urtetan baino zertxobait lehenago eskuratu ditugu ez kontsumismoaren gurpil zoroa elikatzeko asmoz, gero eta bazkide gehiago galdezka ditugulako baizik. Gozozaleak urteroko gutizien zain ditugula dirudi eta kalitatezko gozoak eskuratzeko aukera eman nahi dizuegu. Leire ogibidez okina da baina Eguberrien bueltan turroi eta polboroiak egiten hasi zen duela hiruzpalau urte, ez du sekulako ekoizpenik baina zorionez gurekin akordatzen da urtero eta aurten ere ekarri dizkigu ale mordoxka bat, zorionekoak gu!! Beraz, izakinak amaitu bitartean dastatu ahal izango dituzue Amezketan modu artisauean mimoz eginiko turroi eta polboroi ekologikoak. Urte osoan zehar zaindu zuen eta etxekoen osasuna, irizpideekin kontsumituz.