Arrain kontserben eskaintza osatzen jarraitzen dugu. Atzoko inkorporazio berriak Muskuluak naturalean eta Sardinak latan dira. Datozen egunetan Muskuluak eskabetxean ere jasoko ditugu.
Pilchardus barietateko sardinak freskoan eta antzinako erara eginak daude. Banan-banan eskuz garbituak eta oliba olio birjinetan frijituak.
Conservas Ortizek Galiziako Arosa itsasadarra aukeratu zuen bere muskuiluak elaboratzeko. Horregatik, A Pobra do Caramiñalen finkatu zen, eta Conservas Ría de Arosa sortu zuen, muskuiluak artisau-eran egiten dituena. Urteko sasoirik onenean hautatu, oliba oliotan frijitu eta ontziratu egiten ditu, bai naturalean, bai ohiko eskabetxean.
Guk dagoeneko dastatu ditugu eta mundialak dira!!

