Oihanalde Baserriko lagunak antxume ekologikoa ekartzen hasi zaizkigu. Laurdenetan hutsean ontziratuta jaso dugu eta Arantxak kontatu digunez, labean egiteko prestatuta daude. Izoztuta ekarri dizkigunez, urtebeteko iraungitze epea dute.
Amaren esnearekin eta larrean jandako belar piskatekin elikatu dira, ez dute inolako pentsurik dastatu.
Tarteka baino ezin izango dizuegu eskaini beraz, okasio bereziren baterako nahi izanez gero, oraingo aukera aprobetxatzera animatzen zaituztegu.



