Algarroba lekale bat da, txitxirio, dilista, ilar, babarrun, baba, tamarindo etab. bezala. Sukaldaritzan algarroba hauts forman erabiltzen da gehien, postreak eta gozoak egiteko txokolatearen edo kakaoaren ordez. Algarroba lehorreriaren aurkako aliatua da eta txokolatearen aldean gantz eta kaloria gutxiago ditu. Mamiak ezaugarri astringenteak ditu, baita azalak ere, eta, gainera, antidiarreikoa eta digestiboa da. Pektina ugari duenez, bakterizida, antibirala, koagulatzailea, minbiziaren aurkakoa eta kolesterolaren aurkako erremedio ona da.
Orain arte algarroba irina (hauts formatuan) eskaintzen genizuen baina hemendik aurrera baita tableta formatuan ere. Beraz, osoki Malagan ekoitzitako algarroba tableta ekologikoak eskuratu ditzakezue gurean. Orijinalak, intxaurdunak eta laranja ikutua dutenak dituzue aukeran.