Dagoeneko abian dugu bertako ahabien garaia ere. Otazuriko Iñaki eta Laurak mimoz ekoizten dituzte Ezkurrako lurretan. Aurten bi formatutan ontziratu dituzte, iaz bezala kraft poltsez gain, baita kartoizko kaxetan ere. Bi kasuetan prezioa bera da. Kaxa akaso erosoagoa izan daiteke erosketa organ ez zapaltzeko fruituak eta kanpotik duen leihoari esker fruituak ere ikus ditzakezuelako baina jakin, kaxa ekoizteko energia gehiago behar dela eta leihoan plastiko zatia ere baduela, beraz, ontziari dagokionez, ekologikoagoa kraft poltsa da.
Otazuri ahabiak gu guztion fruta kuttunak dira eta gainera, ba al zenekien ahabiak odoleko azukrea jaisteko lagungarriak direla?