facebook instagram youtube
  • Agerre Baserriko intxaurrek zigilu ekologikoa eskuratu dute

    Produktu ekologikoak eta konbentzioanalak eskaintzen ditugu, ekologikoak ez izan arren, osasuntsuak direnaren ziurtasuna izanik eta ekoizleak agroekologiarantz bidea egin dezaten bultzatuz. Horregatik pozik jakinarazten dizuegu Agerre Baserriak zigilu ekologikoa eskuratu duela eta beraz, Laborera ekartzen dizkigun intxaurrak (azaldunak zein zurituak) fruitu ekologiko gisa aitortuak daudela ofizialki. Bide batez, jakin Joxek aspaldian faltan izan ditugun intxaur zurituen kristalezko ontziak berriro ekarri dizkigula. Gogoratu ontziak bueltan ekar ditzakezuela ekonomia zirkularraren alde eginez.