facebook instagram youtube
  • Jakoba Errekondorekin elikadura eta lurraren etorkizunaren inguruan solasean

    Datorren astean, apirilak 23, kategoriko hitzaldia izango dugu gurean, Jakoba Errekondo etorriko baitzaigu elikadura eta lurraren etorkizunaz hitz egitera. Hitzaldiaren ostean galderak egiteko aukera izango duzue.

    Jakoba agronomo eta paisajistak aurkezpen gutxi behar du gure artean, aski ezaguna baita landare, baratze, landa-garapen eta orohar lurrari lotuta hainbat komunikabideetan egiten duen dibulgazio lanari esker.

    Ez da izenik eman behar eta bertaratutako guztiei lekua egiten ahaleginduko gara aforoa bete arte.