facebook instagram youtube
  • Korrikan parte hartu dugu Laborezainok

    Martxoaren 19an abiatu zen 24. Korrika Atharratzetik eta hamar eguneko ibilbidean zehar Euskal Herriko hamaika txoko zeharkatu zituen. Zaila da azaltzen hitzez nolako emozio zurrunbiloa eragiten digun euskararen aldeko Korrikak, gau eta egun, eguzki zein euri, hiri zein landagune, euskaraz bizi nahi duen herri baten taupadak geldiezinak dira!! Biba gu!!

    Oiartzunen txanda martxoaren 23tik 24rako goizaldean izan zen, orduantxe zeharkatu baitzuen gure herria. Labore Oarsok 1289. kilometroa partekatu zuen Gazte Izanakekin. 3:22tan egokitu zitzaigun euskararen alde ttipi-ttapa lekukoa eramatea. Iturriotzeko gasolindegian hartu genuen lekukoa eta bazkide guztiei gonbita luzatu genizuen gurekin korrika egin eta lekukoa eramatera etor zintezten. Ozen aldarrikatu genuen Euskara garela!!

    Biharamun emozionala utzi zigun lasterketak, benetan hunkitzen gaituen ekimena baita. Nekaezin jarraituko dugu gure nortasunaren muina den euskararen alde lanean!!