facebook instagram youtube
  • Aurtengo aurreneko marrubiak

    Udaberrian aurrera egin ahala gure apaletako frutak ere kolorez aldatzen doaz. Gaurkoan aurtengo aurreneko marrubi ekologikoak jaso ditugu. Bertakoen sasoia abiatu aurretik Huelvan molde ekologikoan ekoitzitako eta langileen lan-baldintza duinak bermatzen dituzten ekoizleengandik eskuratu ditugu. Sekulako usaina dute, dastatzeko desiatzen gaude!! A ze gutizia!!