Antzara arrautzen sasoia ere abian dugu. Gurutzeko Mattinek ekarri dizkigu. Berriki hasi da antzarak hazten eta hau aurreneko proba du, honen baitan ekoizpena handitzearen aldeko hautua egingo duela kontatu digu.
Badakigu zuetako askorentzat elikagai kuttuna dela eta beste hainbatek barrukoa jan ostean eskulanak egiteko ere erabiltzen duzuela, baliatu beraz, aukera!



