facebook instagram youtube
  • Lumagorriren plater prestatuak

    Ukaezina da gaur egungo gizartean denboraz larri gabiltzala eta egoera horren jakitun gure ekoizleak ere hasi dira haien eskaintzan plater prestatuak txertatzen. Lumagorrirena ez da salbuespena eta aurreneko laginak duela ja hilabete mordoxka bat ekarri zizkiguten arren, gure plater prestatuen lan-ildo berria martxan jarri nahi izan dugu dagoeneko gure ekoizleak direnenak eskuratu aurretik.

    Honako platerak eskuratu ditugu momentuz: batetik, arroza oilasko eta perretxikoekin eta, bestetik, oilasko izter beteak hirugihar eta gaztarekin sagardo saltsan. Jakin dugunez, sukaldatu Oiartzunen bertan egiten dituzte.

    Ontzia zulatu eta 3 minutuan prest izan dezakezue eta 6 hilabeteko iraungitze epea dute.

    Guk dagoeneko dastatuak ditugu eta oso zaporetsuak direla aurreratzen dizuegu.