facebook instagram youtube
  • Urredun kosmetika

    Gure bazkide Blancak urredun produktu sorta handitzen jarraitzen du. Aurrena aurpegi, eskote eta leporako olioa merkaturatu zuen eta berriki aurpegiko krema.

    Urreari esker, berehalako argitasun efektua dauka. Eta azido hialuronikoari esker hidratazio sakona eskeintzen digu lehen erabileratik. Hala nola, zimurren aurkakoa ere bada: tinkotasuna eta elastikotasuna ematen baitio gure azalari.

    24 kilateko urrezko krema hau goi kosmetikako tratamendua da, zientzia eta luxua uztartzen dituena. Azal esperientzia sentsorial paregabea eskaintzen dizkigu, non erabilera bakoitzarekin azalak bere berezko argitasuna, tinkotasuna eta esentzia berreskuratzen duen.

    Norentzat da? Ba argitasuna eta glow efektua bilatzen duten zaleentzat, zimurrekin kezkatuta dagoen jendearentzat, deshitratutako edota makaldutako azalentzat….

    Nola erabili behar da? Azal garbi eta lehorraren gainean, kantitate txikitan eta ingurua ondo ondo igurtziz. Goizetan eta gauetan batez ere.

    Lortutako emaitzarekin benetan pozik dagoela kontatu digu. Prezio bixia dutenez, probatzera animatu zaitezten laginak ekarri dizkigu eta eskaintza ere egin digu.