Deskribapena
Dakizuen moduan Labore Oarso proiektu sendoa da eta azken hilabeteetan jauzi kualitatiboak ematen ari gara hainbat arlotan. Familia-bazkide kopurua ere emendatzen ari da eta horrek guztiak lan-karga areagotu digute. Berri onak dira zinez eta egoerak lan-taldea erreforzatzea eskatzen digu. Hori dela eta, bi lan-eskaintza egin ditugu publiko.
Eskainitako lan-postuak
1) Lan-talderako kide iraunkorra
Eskaintzen duguna aldi baterako kontratua da mugagabe egiteko aukerarekin, astean 30h-ko lan-jarduna izanik. Lan-jarduna astelehenetik larunbatera txandaka izango da, ordutegia egunaren arabera aldatzen da baina goiz eta arratsaldez izango da, gainerako lan-taldearen ordutegiaren osagarri.

2) Behar puntualetarako lan-poltsa
Eskaintzen duguna aldi baterako kontratua da, oporretan dagoen eta beraz, ordezkatu beharko duen dendariaren lan-jardunaren arabera, astean 25h-ra artekoa. Lan-jarduna astelehenetik larunbatera txandaka izango da, goizez eta arratsaldez. Gainerako langileen oporraldia nagusiki ekainetik urrira bitartean kontzentratzen da, ideia bat egin dezazuen. Bajak, aldiz, aurreikusten oso zailak direnez, lan-poltsan pare bat lagunekin gutxienez kontatu nahiko genuke, dagoeneko bajak gure artean kubritzera ez baikara iristen.
Aukera hau aproposa izan daiteke lanbidea ezagutzeko, beste lan bat osatu nahiko bazenu edo zaintza edo bestelako proiekturen batengatik etxean bazaude eta ez baduzu, urte osoan zehar modu jarraituan lan egin nahi.

| Dakizuen moduan Dendaren ohiko ordutegia honakoa da: • Astelehenetik ostiralera: 9:30-13:30/16:30-20:00 • Asteazkenetan: 9:30-20:00 • Larunbatetan: 10:00-13:00 Ardurak eta betebeharrak Bilatzen dugun pertsonak izango dituen ardura eta betebeharrak hauexek dira: • Finkatutako irizpideak jarraituz, denda hornitzea. • Bazkide kontsumitzaileekin tratu adeitsua izatea. • Hornitzaileei harrera, eskariak ongi datozela egiaztatu eta dagokion kasuan itzulketak bideratu. • Kontsumitzaileei erosketak kobratu. • Asteroko enkarguen kudeaketa. • Biltegiaren antolaketa egokiaz arduratu. • Dendan eskaintzen diren produktuen ezagutza. • Dendaren garbiketa. • Programa informatikoa ezagutu eta elikatzea. Balorazio irizpideak Aurkeztutakoen artean aukeraketa egiteko, honako irizpideak izango ditugu kontutan: • Dendari bezala eskarmentua izatea • Euskaraz zein gazteleraz ongi hitz egin eta idazteko gaitasuna • Elikadura burujabetzaren ezagutza • Taldean lan egiteko gaitasuna • Langilea eta bizia izatea • Baikortasuna, enpatia eta jarrera eraikitzailea • Egoki komunikatzeko gaitasuna • Informatikako ezagutza • Labore Oarsoko bazkidea izatea • Oarsoaldeakoa izatea • Herrigintzan esperientzia izatea • Ordenatua, proaktiboa eta erabakiak hartzeko gaitasuna izatea Galdera ikurra eragiten badizu deialdiak, animatu eta bidali zure hautagaitza. Lan-talde jatorra dugu eta giro onean interes publikoko herri-proiektu bat eraikitzea lortu dugu, herritik eta herriarentzat sortutakoa. Parte izan nahi duzu? Interesa izanez gero, bidali zure curriculuma apirilaren 17a baino lehen laborezain@laboreoarso.eus helbidera. |
| Inguruan deialdian interesa izan dezakeen norbait ezagutzen baduzue, helarazi iezaiozue iragarkia eta lagundu zabaltzen. Ea denon artean lan-taldea indartzea lortzen dugun. |


