Erlan
Ezti ezin gustagarriagoak ekartzen dizkigu Joseba Villacortak Arbizutik. 20 urte baino gehiago daramatza eztiak ekoizten eta kalitatean nabaritzen da. Ekologikoan ekoizten ditu erromero, ezkaia, txilar eta “baso” eztia, beti ere kalitatea lehenesten kantitatearen aurretik. Izan ere, aipatu digunez gaur egun erleek hainbat arazo dauzkate: alde sanitariotik, varroa akaroak eragindako hilkortasuna dela, eta nekazaritzan intsektizida eta herbiziden erabilera intentsiboak eraginda, erleen bizitza kalitatea (eta ondorioz eztiarena) gero eta kaskarragoa da zenbait kasutan.
Joseba erleen osasunean eta eztiaren industriaren egoerarekin sakonki arduratuta dago , eta Noticias de Alava-n egin zioten elkarrizketa batean, egun bizi den egoera azaltzen du: “Lehen erleak sendatzeko erabiltzen ziren zenbait tratamendu kimikok (substantzia oso toxikoak), abaroan halako erresistentzia sortu dute, ezen jada ez baitute eraginkortasunik. Hain zuzen ere, tratamendu ekologikoak dira orain gaitz horiei aurre egiteko alternatiba eraginkorrena”. Hau dela eta, ekologikoan lan egiten dutenak gero eta gehiago izateaz gain, modu industrialean edo ez ekologikoan jarduten dutenek ere modu askoz naturalagoan ekoizten dute, eraginkorrena delako.
Berrian egindako beste elkarrizketa batean, eztigintzaren, eztiaren kalitatearen eta prezioaren inguruan mintzo zen.


