OnEin
OnEin Bego Villarren eskutik 2015an sortu zen Hernaniko Martindegi auzoan, duela hamabost urte senarraren baserrira bizitzera joan eta bertako baratzeko uztako soberakinekin kontserbak egiten hasi baitzen.
Gaur egun hau bizimodu eta ogibide bilakatu da, beti ere kalitatea eta jasangarritasuna bermatuz. Izan ere produktuetan kontserbante gisa limoia, azukrea eta gatza ez beste ez du erabiltzen, ekologikoan landatutako garaiko produktuekin ekoizten du, eta ontziratzerakoan plastikoa ekiditen du, bisfenola erabili gabe eta kristala lehenesten. Horrela lortzen ditu Begok bere kontserba goxoak! Laboren mermeladak, barazkidun txitxirioak, barazkidun babarrun txuriak, pistoa edota boloniar saltsa beganoa aurkituko dituzue.
Begoren eta OnEinen inguruan gehiago jakin nahi ezkero, web-orrialdea bisitatzera gobidatzen zaituztegu.
Produktuak
- Txitxirioak kontserban
- Mermeladak
- Babarrun txuria


