Gar-goik
Duela 50 bat urte Betelun, esnekiak ekoitzen zituen Heininger enpresa suitzarraren fabrika itxi zen, eta bertako langile askok inguruko fabrika eta enpresetan hasi ziren lanean: Beteluko ura, Leitzako Sarrio papertegia, Wisco… Ramon Garmendiak ordea, ez zuen bide berdinetik jarraitu. Ramonek esnekiak egiten jarraitu zuen, baina, enpresa batentzat lanean aritu beharrean, Baldenea baserrian bere kabuz ekoizten, eta saltzen. Herriatar eta ingurukoen artean arrakasta eduki zuenez, 1970an lehen lan egiten zuen fabrika berriro martxan jartzea lortu zuen. Bertan esnea (osoa eta laktosa gabea), jogurtak (osoak eta gaingabetuak), gurina eta esne-gaina egiten dira.
Gaur egun erretiroa hartuta eta oinordekoei enpresa pasatu badie ere, larunbatero Ordiziko nekazal merkatura joaten da eta abelzaintza zein nekazaritzaren etorkizunak interes berezia pizten dio.
Produktuak
- Jogurt
- Esnea
- Gurina


