facebook instagram youtube
  • Bertako piper gorriaren mamia

    Bertako laborariak baratzeko elikagaiekin elaboratuak egiten hasi dira. Oraingo honetan Lurraren Orenako kideen eskutik jaso dugu Euskal piper gorriaren mami ekologikoa.

    Lurraren Orenak Piper Gorri ekologiko hau Urrullon (Lezo) landu du. Piper mota hau jatorriz Mexikokoa da eta arrantzaleek ekarri zuten Ipar Euskal Herriko kostaldera. Ondoren, “Gorria” gisa erregistratu zen Europako piper barietateen erregistroan, eta barietate horrekin egiten dira Ezpeletako Piperra zigilupean merkaturatzen diren produktuak.

    Landare indartsua da, fruitu gorri eta mami zaporetsu eta pikantea du baina ez du erretzen eta oso usain fina du.

    Ekimena Neka eta Josetxorena izan bada ere, emaitza gure ekoizle desberdinen arteko elkarlanetik sortu da. : Alekak Beizaman kontu handiz aukeratutako piper gorri haziak Urrullon landatu eta mimoz landu ostean, Lurraren Orenakoek diseinatutako errezeta Nafarroako oliba olioarekin eta Leintz Gatzagako gatza gehituta OnEinen lantegian elaboratu ditu Begok.

    Hemendik aurrera beraz, Ezpeletako piper purea (ozpina du osagaien artean) eta Lezoko piper gorri mamia izango dituzue aukeran.

    Gure platerei ukitu bizia emateko aproposa da. Ea zuen gustokoa den!!