facebook instagram youtube
  • Sahararen aldeko elikagai bilketa

    Urtarrileko 2. hamabostaldian zehar Sahararako elikagai bilketa egiten ariko gara. Otsailean kanpalekuetara abiatuko den karabana solidarioan gure elkartasun haizea ere eraman dezaten.

    Badakizue sahararrak zein baldintza gogorretan bizi diren eta errefuxiatuen kanpalekuetan bizirauteko ezinbestekoa dute gure laguntza. Ontziratutako arroz, pasta, lekale, arrain kontserba eta azukreaz gain, konpresak ere bidaltzeko aukera dugu. Pisura saltzen ditugun elikagaiak ez dituzte onartzen, bidean zorroak puskatu baitaitezke.

    Ea denok ahal dugun neurrian ekarpenen bat egiteko aukera dugun. Laboretik gure ekarpena dagoeneko egin dugu eta zuk?