Oparien Txokoa hornitzeko azken produktuak jaso ditugu azken egunetan.
Argiak argitaratu berri duen Data Zarta mahai-jolasa, Euskal Herriko historiaren denbors lerroa. Heldu zein haurrentzat aproposa.
Kartaz karta irudikatu dituzten gertakari, pertsonaia eta objektuak noizkoak diren asmatzen joan beharko duzu, Euskal Herriko historiaren denbora-lerro ederra osatzeko… ondokoak baino lehenago.
Eta kontuz, mahai gainean zenbat eta karta/gertakari gehiago egon, zailagoa izango duzu kokaleku egokia asmatzea!




