facebook instagram youtube
  • Gaztainen elaboratuak

    Gillesek gaztainekin egindako elaborazio berriak ekarri dizkigu gaurkoan: sagar eta gaztain konpota, gaztain irina eta pikatzeko gaztain espeziedunak. Konpota jogurrari gehitzeko edo bere horretan jateko mundiala da, pikatzekoek ere asko harritu gaituzte, aperitibo desberdin bezain osasungarri eta zaporetsua baita. Azkenik, irina bizkotxa edo ogia egiteko oso aproposa da.

    Lehendik bagenituen gaztain krema gozo eta gaztain pate gaziarekin eskaintza zabala dugu dagoeneko.

    Garai batean euskaldunon dietan oso presente zegoen gaztaina karbohidrato eta proteina iturri gisa. Zorionez Ipar Euskal Herriko hainbat gaztek Gaztaina Elkartea sortu eta elaboratu gaurkotuak merkaturatzen hasi dira gure arbasoen bidea jarraituz. Dastatzera animatzen zaituztegu!!