Gure bazkide Blancaren krema berri bat dugu salgai. Aurpegiko krema lasaigarria da, %97 osagai natural eta probiotiko aktiboekin elaboratua eta beira birziklagarrian ontziratua dago. Larruazaleko hesia sendotzen du, gorritasunak eta tenkatasuna arintzen ditu, eta dermatitis atopikoa edo aknea duten larruazalei laguntzen die. Gau eta egun erabiltzeko aproposa da.



