facebook instagram youtube
  • Behi-zaharraren haragi-loteak eskuratzeko aukera berria

    Oihanalde Baserriko Arantxa eta Felixek behi zaharraren haragi ekologiko loteak eskaintzen dizkigute berriro ere. Gehienez 10kg-ko 12 lote edo 5kg-ko 24 lote  eskuratzeko aukera dugu. Eskaerak jasotzen ditugun ordenean joango gara erreserbatzen beraz, interesa baduzue, bizkor ibili.

    Aurreko edizioetan bezalaxe, haragi freskoa ekarriko digute, hutsean ontziratua eta etxe bakoitzeko ohituren arabera norberak erabaki ahal izango du ondoren etxean zer eta nola izoztu. Lotea erosita ekonomikoagoa ateratzeaz gain, behi-zaharraren haragia izaki, egunerokoan eskura ez dugun haragia lortzeko aukera dugu, izan ere, Dendan salgai dugun Oihanalderen haragia txekorrarena da. 

    Jarraian dituzue xehetasunak baina aurreratzen dizuegu, ekoizpen kostuen gorakada tarteko (argindarra, plastikozko ontziak eta kartoia), prezioa igo dutela. 

    40 urte baino gehiago daramate behiak hazten Oihanalde Baserrian. Gaur egun Arantxa eta Felix dira proiektuaren buru baina pixkanaka erreleboa ere lantzen hasteko urratsak ematen hasiak dira. Laboren ondotxo ezagutzen dugu Oihanaldeko haragi ekologikoaren kalitate bikaina. Angus arrazako behiak hazten dituzte eta normalean Laborera ekartzen digutena txeko-haragia izaten da, gaztearena. Horregatik eskaintzen dizuegu zaharrarena eskuratzeko aukera.

    Oihanalde Baserriko behien elikadura honakoek osatzen dute: 

    – Larreetako belarra

    – Belar lehorra

    – Belar entsilatuta

    – Sagar patxa

    – Forrajea (xirta+oloa)

    – Azkeneko hilabetetan aurreko elikadurari pentsu pixkat gehitzen zaio zereal ekologikoa oinarri duena.

    Behi zaharraren haragia 5kg edo 10kg-ko loteetan eskuratu ahal izango dugu. 5kg-ko loteetan honako haragi mota bakoitzetik pakete bakarra jasoko dugu eta 10kg-ko lotea hartuz gero berriz, bakoitzetik 2 pakete:

    – Txuleta

    – Sahieskia (xerratuta+zati osoa)

    – Xerrak extra

    – Xerrak 1ª

    – Xerrak 2ª

    – Txankarra (salda egiteko)

    – Gisatzeko haragia

    – Haragi xehetua

    Zaharraren 5kg-ko lotea: 100€

    Zaharraren 10kg-ko lotea: 200€

    ESKAERAK egiteko azken eguna: AZAROAK 26, asteazkena, 12:00ak baino lehen.

    JASOTZEKOABENDUAREN 4an, osteguna, 12:00etatik aurrera.

    Gogoratu kanpainetan parte hartuz, zuen erosketa konpromisoaren bitartez eskaera potoloak egiteko moduan izaten garela eta beraz, ekoizleei laguntzeko modu eraginkorrena dela, ekoizpenaren zati handi baten merkaturatzea bermatzen baitiogu aldez aurretik, prezio duinetan gainera.

    Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila laborezain@laboreoarso.eus helbidera edo Dendan jakinarazi.

    Animatu eta egin zuen eskaerak!!