2018an, pertsona batzuek proiektu kolektibo autogestionatua abiatu zuten gaztainadi abandonatuak berreskuratzeko eta gaztain irina autokontsumorako ekoizteko Aldude bailaran. Proiektuko kideetako bat Gilles da, iaz bere kabuz profesionalki gaztaina lantzen hastea erabaki zuen urepeldarra. Gaur egun 3 hektarea gaztainadi ditu. Gaztaina elkarteko beste 5 kiderekin (Ipar Euskal Herrian gaztainaren garapen eta sustapenerako lan egiten duena) Makeako pabiloi batean instalatu da. Kide bakoitzak bere gaztainak eta produktu propioak ditu baina lan guztiak kolektiboki egiten dituzte.
Udazkenean aurrera egin ahala aurtengo uztarekin egindako produktu berriak jasoko ditugun arren, momentuz gaztain pate begetala eta gaztain krema ekarri ditugu.
Gaztain krema
Gaztaina freskoz egina dago, makinaz zuritua eta eskuz bahetua. Irakin, etxean egindako ur eta azukrezko almibar bat gehitu, txikitu eta egosi. Autoklabean esterilizatzen dituzte poteak. Bere kremaren (fruituarena gehi erantsitakoa) azukre-portzentaje osoa %43koa da (%55/60, eskuarki, ohiko merkataritzan).
Nola jan? Jogurt naturalarekin nahastuta jan liteke, krepetan, bizkotxoak egiteko, irabiakietan, gazta fresko edo onduarekin, edo bere horretan koilarakadaka. Txokolatearekin ondo konbinatzen du.
Gaztain patea
Osagaiak: gaztaina (%55), Nafarroako txitxirioak (%20), ekilore olioa (%10), azenario eta tipula (%10), oliba olioa (5%), gatza eta ezkaia.
Bai gaztainek eta baita elaboratuek ere zigilu ekologikoa dute.
Naturak ematen dizkigun frutuei irteera emateko modu bikaina iruditzen zaigu elaboratu desberdinak egitea eta esploratu beharreko egitura iruditzen zaigu ere kolektiboki instalatzearena. Gaztaina karbohidrato iturri aberatsa da eta baita, neurri txikiagoan, proteina iturri ere. Ea gogokoak dituzuen!!
