Aurten udazken eta neguko eguraldi aldaketa bortitzek eragiten dizkiguten hotzeriei aurre egiteko ongi prestatuta gaude. Molde biodinamikoan ekoitzitako propolio eta eztiarekin elaboratutako produktu sorta berria jaso berri baitugu. Dagoeneko badugun eskaintza osatzeko balio digute, bai propolio eta baita sprayaren alkoholik gabeko bertsioak eskuratu ditugu, etxeko txikienak ere modu naturalean osatu eta zaintzeko.
Pirinioetako bi aldetan kokatuta dituzte erlauntzak eta dagoeneko 40 urte baino gehiago daramatzate erleekin elkarbizitzen, haien ekosistemak babesten eta berriak sortzen eta erleek ekoitzitako ezti eta propolioarekin gure osasuna zaintzeko sendagai naturalak modu artisauean elaboratzen.
Badakizue gure ohiko erlezainek propolioaren ekoizpen oso mugatua dutela eta sarritan gabe egoten ginen nahiz eta jakitun izan zein tresna natural baliotsua den gure osasunerako, behar horretatik abiatuta erabaki dugu aukera bat ematea Ballot-Flurin etxeko ekoizpenei. Apikultura ekologikoan aitzindaria eta Pirinioen bihotzean kokatua dago eta ezaguna da kalitate bikaineko osasun eta ongizateko prestakin ekologikoengatik. Erle askearen itzuleraren alde daudenez, erleentzako mundu onuragarria berreraikitzean engaiatuta daude.
Erleen ekoizpenetik eratorritako elaboratuak egiteko darabilten teknika erleak hobeto ulertzeko nahitik sortu zen, erleekin duten harremana eta haien elkarrekintzen inplikazioak ulertzeko nahitik. Ekologiko gisa ziurtatuta dauden arren, haien espezifikazio propioak aplikatzea erabaki dute, egungo arau ekologikoetatik askoz haratago doazenak. Erabat sinisten ute erlezaintza ustiapenetik haratago joan daitekeela, eta erabat integra daitekeela bizitzako beharretan, forma guztietan. Haiei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, lotura honetan aurki dezakezue.
Baliatu aukera gorputzari sendagai naturalekin bere oreka berreskuratzen laguntzeko.


