facebook instagram youtube
  • Euskal txerriaren urdaiazpiakoa

    Urepeleko Xalbadorrenea etxaldean Xolek mimo handiz hazten ditu euskal txerriak. Belar, zizare eta gaztainez elikatzen dira. Orain arte Xoleren txerri patea eskaintzen genizuen baina hemendik aurrera baita Kintoa jatorri deitura duen urdaiazpiko bikaina ere. Bandejetan xerratuta ekartzen digu. Orain arte ez baduzue dastatu, baliatu aukera! Zizka-mizka moduan zein bestelako platerei ukitu berezia emateko mundiala da!!