facebook instagram youtube
  • Glutenik gabeko hanburgesak

    Hanburgesa begano berriak ditugu aukeran, glutenik gabekoak faltan baikenituen. Elikaduran ere inklusioaren alde!! Elikaduran mugak dituzuenok ere osasuntsu jateko eskubide bera izan dezazuen. Guk dagoeneko dastatu ditugu eta asko gustatu zaizkigu. Kinoa eta dilista gorriak zein txitxirioak eta kale azarekin eginikoak dituzue momentuz aukeran. Plater desberdin bat jateko, denboraz larri zaudetenerako, ogitarteko gisa edonora eramateko zein barbakoan prestatzeko aproposa!!