facebook instagram youtube
  • Bertako tomateen garaia hemen da

    Eta bukatu da bai itxaronaldia… Bertako tomatearen sasoi bete-betean gaude, nolako zaporea duten!! Merezi du, bai, itxaroteak!! Altza, Hernani eta Lezotik ekartzen dizkigute egunero-egunero. Txerri, Aretxabaleta, Loidi,… barietateak dituzue aukeran. Badakizue urtean zehar ez dizuegula tomaterik eskaintzen, garaian garaikoaren aldeko apustua egiten baitugu eta beti ere, lurrean ereindako barazkiak eskaintzeko hautua egiten dugu. Udak gauza on asko ditu eta, elikadurari dagokionez, tomatea dudarik gabe protagonista izaten da gurean.