Dagoeneko Kantauri itsasoko ur hipertonikoa eskuragarri duzue gurean. Matxitxako lurmuturraren paretik ateratzen dute, Urdaibaiko Biosferan, 10 metroko sakoneran. Ur hori Riokaren instalazioetara eramaten da, eta han tratatu, araztu eta botilaratzen da, kontsumitzeko moduan, osasun-berme guztiekin eta uraren kalitatea eta garbitasuna bermatuz.
Gure platerei gehitu ohi diegun gatza gatz findua edo mahaiko gatza da. Gatz hori itsasokoa edo gatzagetakoa izan daiteke, baina, bi kasuetan, fintze-prozesu industrial bat jasaten du, gatzaren osagai gehienak desagerrarazten dituena. Itsasoko urak aldiz, gatzaren mineral eta oligoelementu guztiak itsasoan dauden bezala mantentzen ditu, gorputza era natural batean birmineralizatzea lagunduz.
Orain arte eskaintzen genizuen Mediterraneo itsasoko ura ordezkatuko du.
