facebook instagram youtube
  • Kinoa barazkiekin

    Laboren eskuragai

    • Lekak
    • Kinoa
    • Tipula
    • Baratxuria
    • Gatza
    • Shitake
    • Kuiatxoa

    OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

    • 320 g kinoa
    • leka sorta bat
    • kalabazin 1
    • azenario 1
    • tipula 1
    • 200 g shitake
    • 3 baratxuri ale
    • oliba olioa
    • gatza
    • piper beltz hautsa

    PRESTAKETA

    1. Tipula zati txikietan moztu. Baratxuri aleak zuritu, eta horiek ere puska txikietan moztu. Biak lapiko batean erregosten jarri, su motelean, oliba olio tanta batekin. Hogei minutu pasatu ondoren, shitakea juliana moduan moztu, eta bertara gehitu. Baita piper hauts beltz pixka bat ere. Sua indartu, eta, bost bat minutuz, guztia erregosi. Ondoren, itzali, eta gorde.
    2. Lekak, azenarioa eta kalabazina juliana moduan moztu. Lapiko batean ura jarri, gatz pittin bat bota, eta irakiten jarri. Irakitean, barazkiak bertara gehitu. Sei bat minutuz egosi ondoren, atera, eta shitakea dugun lapikora gehitu.
    3. Ondoren, zartagin batean oliba olio txorrotada bat gehitu, kinoa bertara bota, eta hiru edo lau minutuz, suabe, su motelean frijitu. Ondoren, kinoaren kantitate bikoitza ur gehitu zartaginera. Gatz pittin bat bota ondoren, eta hamabost edo hogei minutuz egosten utzi. Egosi ostean, shitakea dugun lapikoa berotzen jarriko dugu.
    4. Platerera ateratzeko, plateraren erdian jarriko dugun moldea kinoaz bete, koilara baten laguntzaz ondo estutuz. Gainean, barazki sorta zabaldu, eta poliki-poliki moldea kendu.
    5. Azken ukiturako, oliba olio txorrotada bat bota gainetik azken momentuan, eta jateko prest izango da.