facebook instagram youtube
  • Platano eta intxaur izozkia

    Laboren eskuragai

    • Platanoa
    • Intxaurrak
    • Esnea

    OSAGAIAK

    • Bost platano
    • 200ml leche
    • Intxaur eskukada pare bat

    PRESTAKETA

    Platanoak aldez aurretik izoztu behar dira, honi esker izozkiari testura sendoa emango baidiogu. Hala, errezeta egin baino gutxienez 12 ordu aurretik izozkailuan sartzea gomendatzen dugu.

    Behin platanaoak izoztuta, hatz baten lodierako zatitan moztu eta batidorarekin txikituko ditugu. Bitartean apurka-apurka esnea gehituz.

    Masa homogeneo bat dugunean, intxaurrak gehitu eta batidorarekin labur nahasi. Horrela izozkiak intxaur zatitxoak edukiko ditu.

    Izozkia aurkezterakoan bolak egiteko gailua badaukagu hau erabiliko dugu, itxura txukunagoa ematen baitio. Bestela, edalontzi apal batean ere jarri daiteke.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Platanoak gainontzeko frutek baino ur gutxiago daukanez, izozkiak egiteko egokia da. Izan ere testura sendoagoa edukiko du eta ez du kristalizaziorik pairatuko. 

    Frutak osoak eta landu gabe jatea gomendagarriena bada ere, tarteka beste era batera prestatu ditzakegu. Gainera, hauekin egindako errezetak merkataratzen diren produktuak baino askoz osasuntsuagoak dira.