Eskuko krema berria dugu salgai, Negua izena du. Urte sasoi honetan, hotza tarteko, eskuetako azala lehor eta hondatuago izaten dugu eta krema honen bidez, azala suspertu eta elastikotasuna berreskuratuko dugu, hidratatuz eta sakon elikatuz. Almendra gozoen olio zoragarriaz gain, oliba-olioa, karite-gurina, koko-gantza, koko-olioa eta aloe vera ditu. Osagai naturalez eta elikaduran erabiltzen diren olioz betetako koktela, esku leun eta hidratatuak lortzen lagunduko dizuna.
% 100 osagai naturalak dituez du; ez kontserbagarririk, ez parafinarik, ez lurrin artifizialik; hidratatzailea da; azala birsortzen eta babesten laguntzen du, eta leun uzten du, koipea utzi gabe; A, B eta E bitamina ugari eta funtsezko beste mantenugai batzuk ditu; azkar xurgatzen den formula arina du; aluminiozko ontzi birziklagarria du eta animalietan testatu gabea eta beganoentzat egokia da. Tamaina polita du poltsan eramateko eta erroska duenez oso erosoa da.


Testerra eskuragai duzue, ikusiko duzue usaina ere ze goxoa duen!!