facebook instagram youtube
  • Arkume ekologikoa Eguberrietan

    Aurtengo Eguberrietan ere Zuberoako arkume ekologikoa eskuratzeko aukera izango dugu. Arkume erdia (2,5-3kg) edo osoa (5-6kg) eskatu daiteke. Hutsean ontziratua ekartzen digu, erdia 4 zatitan: batetik, bizkarraldea, bestetik, isterra eta azkenik, saihetsak eta aurresaihetsak.

    Azken urteetan Edouardekin ari gara lanean eta ziurtatu diezaizuekegu kalitate ezinhobeko haragia dela. Arkumeak modu naturalean sortuak izan dira, inolaz ere inseminazio artifizialarekin, tamalez gaur egun horren zabaldua dagoen praktika, eta haien elikadura %100ean amaren esnea izaten da eta egun osoan zehar ardi-amekin egoten dira larrean. Ardien elikadura berriz, gehienbat Paxkoteia etxaldeko belardietako belar ekologikoa izaten da eta etxean ekoitzitako arto eta garagar ekologikoarekin osatzen du.

    Dagoeneko etxe askotan elikagai kuttuna bihurtu da. Animatu eta egin zuen eskaerak!!