facebook instagram youtube
  • Zukurako laranjen denboraldia abian

    Abian dugu aurtengo zukurako laranjen denboraldia. 10kg-ko kaxetan datoz eta mundialak daude. Asteazkenero jasoko ditugu, badakigu zuen fruta kuttuna dela beraz, baliatu aukera!

    Abenduko aurreneko astean sekulako sorpresa eman zigun Carmenek. Brines Organic markarekin merkaturatzen ditu bere laranjak elikadura kate laburren bidez, ahalik eta gehien zuzenean salduz. Ficoban abenduko zubian egin zuten Be Veggie Azokan postutxoa izan zutenez, asteburu pasa etorri ziren Euskal Herrira eta bisitan etorri zitzaigun. Oso gustoko dugu gure ekoizleekin zuzeneko harremana izatea eta kasu honetan, urrutixeagokoa denez, gaurkoan aurpegia ere jarri diogu. Gainera kontatu zigunez, bere semeak bere erreleboa hartzeko asmoa du Carmenek erretreta hartzen duenean.