Garbiñe Larrearen udazken honetako uzta jaso orduko Laborera ekarri digute. Zuk zeuk egitearen ederra liburua norberak bere egunerokotasunean behar izaten dituen kosmetikoak egiteko gida teoriko-praktikoa da. Gorputzeko atalak garbitu eta zaintzeko oinarrizko informazioa jasotzen du, baina batez ere, kosmetiko eraginkorrak norbere etxean modu seguruan egiteko liburu praktikoa da.
Sendabelarretatik abiatuta egingo dugu lan baina gorputza eta lurra ez kutsatzeari eman zaio lehentasuna. Etxeko guztientzat kosmetika oinarrizko bat nola egin azaltzen da eta ongi egindako kosmetika segurua hautatzen jakiteko informazioa eta irizpideak ematen dira.
Seguru gaude zuetako askorentzat Eguberri hauetako opari kuttuna izango dela!!
Ez galdu Argian egin dioten elkarrizketa osoa irakurtzeko eta bideoa ikusteko parada.