facebook instagram youtube
  • Hotzeriaren aurka bertako propolioa

    Urtaro aldaketetan ohikoak izaten ditugunez hotzeriak denon etxeetan falta ezin dena propolioa da, inmuno-sistema suspertzeko aproposa izateaz gain, propietate antibakteriano eta antibiralak ditu. Baliatu naturak eskaintzen dizkigun baliabide naturalak ahaldundu eta zuen osasuna kudeatzeko, sendagai kimikoetara jo aurretik sarritan ez baitugu ezta kuestionatzen ere beste bideak daudenik eta naturak baliabide oso indartsu eta aberatsak eskaintzen dizkigu. Beran ekoizten du Xikerrek propolioa eta oraingo honetan propolioaz gain, argizaria ere ekarri digu, etxean ukenduak edo kandelak egin nahi badituzue, eskuragarri duzue Dendan.