facebook instagram youtube
  • Bueltan dugu brokolia

    Gure apaletan aspaldian falta genuen brokolia baina jaso berri ditugu denboraldiko aurreneko kiloak. Brokoliak osasunerako dituen onurak ugariak dira: C bitamina eta zuntz eduki altuak izateaz gain, minbiziaren aurkako propietate indartsuak ditu. Baina kontutan izan bere propietateak ahalik eta gehien aprobetxatzeko lurrunetan, labean edo salteatuta jatea komeni dela, ahalik eta gutxien sukaldatuta.